Euskadiko Gurutze Gorriaren boluntarioek emango dute laguntza zerbitzua egunka banatu dute. Hori horrela, adinekoekin, martitzenetan, eguenetan eta zapatuetan irtengo dira paseatzera; eta desgaitasunen bat duten pertsonekin astelehenetan, eguaztenetan eta egubakoitzetan.
Mugikortasun murriztua duten pertsonak, beste probintzia batean bizi diren eta lagundu ezin dieten senideak dituzten pertsonak, bakarrik irteteko beldurra duten pertsonak edo bestelako patologiak dituzten pertsonak dira laguntza zerbitzuaz baliatu daitezkeenak; guztiak ere etxetik modu seguruan irteteko aukera ematen dien familia-laguntza sarerik gabe.
Era berean, laguntza zerbitzua eskatzen dutenek maskarak eta eskularruak erabili beharko dituzte, segurtasun neurriak betez. Boluntarioek ere osasuna bermatzeko beharrezkoak diren babes neurri guztiak hartuko dituzte.