Salvador Illa Espainiako Osasun Ministroak 0 fasearen baitan arintze neurriak iragarri ditu. Hala, zapatutik aurrera ordutegi ezberdinetan banatuta egin ahalko da kirola eta paseoa (egunean behin eta denbora muga gabe; muga bakarra ordutegietan ezarritakoa da, eta eremuaren araberakoa). Ordutegien banaketa neurriak, baina, ez die eragiten 5.000 biztanle baino gutxiagoko herriei.
Bestalde, autokontsumorako baratzetara joateko baimena ere eman du Espainiako Gobernuak. Horretarako segurtasun distantzia mantentzeko eskatu eta ahalik eta gutxien joateko gomendioa egin du Illak.
Kirol ez profesionala eta paseoak
- Ordutegia: 06:00-10:00 eta 20:00-23:00.
- Distantzia: Kirola bakarka eta udalerri barruan; paseoa gehienez 2 lagun (etxekoak) eta kilometro baten bueltan eta herriz aldatu gabe. Pilaketa kasuan distantzia-neurriak bermatuz.
- Nola: Paseoak etxeko kide batekin egin daitezke neurriak errespetatuz. Kilometro bateko ibilbidea, eta herri berean.
Menpekotasuna duten pertsonak
- Ordutegia: 10:00-12:00 eta 19:00-20:00.
- Nola: Zaintzaileak lagunduta.
- 70 urtetik gorakoak: menpekotasuna duten pertsonen ordutegia bete beharko dute.
14 urtetik beherakoak
- Ordutegia: 12:00- 19:00.
- Distantzia: Kilometro bat, gehienez.
- Iraupena: Ordu bete, gehienez.
- Nola: Distantziak eta neurriak bermatuz.