Arrasatek, Aretxabaletak eta Eskoriatzak bat egingo dute zapatu gauean, 'Etxealditik Euskaraldira' ekimena agurtzeko festan

Maialen Regueiro 2020ko api. 30a, 18:04

Etxealditik Euskaraldira ekimena domekan amaituko da eta Arrasateko Euskaraldiak, ekimenari amaiera emateko festa bat antolatu du; horretarako gainera, aretxabaletarrak zein eskoriatzarrak gonbidatu ditu, festa horretan parte hartu dezaten. Arrasateko Euskaraldiak zapatuan, 21:30ean, leiho zein balkoietara irteteko eta festaz gozatzeko gonbidapena egin du. Ekimen honetan parte hartuko dute baita ere, AZ Gaubelak eta herrietako hainbat jai-batzordek.

Jai erraldoia

Zapatuko jaia AZ Gaubelak-ek antolatutako azken jaia izango da eta hiru zatitan egongo da banatuta: hasieran, AZ Gaubelak zuzeneko saio bat eskainiko du YouTubeko katean. Ondoren, COVID-19aren eraginez hil diren herritarren omenez, minutu bateko isilunea egingo da eta azkenik, leiho eta balkoietan festa nagusituko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak