Gizarte Segurantzak dirua bueltatuko duela dioten oharrak iruzurra dira

Uxue Igarza Loiola 2020ko api. 30a, 14:57

Gizarte Segurantzaren nortasuna ordezkatuz, herritarren banku-datuak lapurtzeko helburuarekin egindako iruzurrak atzeman dituzte, eta Zibersegurtasunerako Institutu Nazionalak “lehentasun handiko" alerta ezarri du.

Gizarte Segurantzaren webgunearen erreplika faltsua sortu eta ofizialak diruditen mezu elektronikoen bidez, delitugileak herritarren banku-informazioa lapurtzen saiatzen ari dira; horrela, beren kontuetatik dirua ateratzeko asmoz.

Iristen den mezuak Gizarte Segurantzak dirua bueltatu behar diola jakinarazten dio erabiltzaileari, eta ondoren, Segurantzaren egoitza elektronikoaren web-helbidea dirudien loturara eramaten du. “Ordainketa jasotzeko” epe mugatua ematen zaio erabiltzaileari, Zibersegurtasunerako Institutu Nazionalaren arabera, iruzurra errazteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak