Eroskik zortzi tona janari emango dizkie dohaintzan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elikagaien bankuei

Imanol Beloki Unamuno 2020ko api. 30a, 11:35

Bezero bat Eroski txartelarekin.

Eroskik zortzi tona janari emango dizkie dohaintzan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elikagaien bankuei, Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioarekin batera. Hala, hiru lurraldeetako elikagaien bankuek baliabide gehiago izango dute janaria eta higiene produktuak erosteko, eta, horrela,  behartsuenei lagunduko diete, dituzten oinarrizko premiekin; gainera, berehalako ekarpen bat egingo diete kolektiborik zaurgarrienei datozen hilabeteetan.

Ekimen horren bitartez, Eroskik elkartasuna erakustera deitu ditu EAEko saltoki sare osoko bezeroak, ordainlekuetan ekarpen bat egin dezaten, aurten ezingo baita urteroko Kilo Operazioa martxan jarri. Osasun krisi honetan ezarri dituzten prebentzio eta babes neurriak direla eta, ezin dezakete egon elikagaien bankuen boluntariorik dendetan.

"Eroskik badaki nola erasotzen dien krisiak gizarteko kolektiborik zaurgarrienei. Oraingoan ere, gure laguntza eta elkartasuna berehalakoak izan dira elikagaien bankuen alde, lan eskerga egiten ari baitira une hauetan beharrean direnei laguntzeko. Gure bezeroek egingo duten ekarpenarekin batera, gehien behar dutenei elikagai faltak sorrarazten dizkien arazoak arintzen lagunduko dugu guk ere", azaldu du Eroskiren Osasun eta Jasangarritasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinezek.

Honekin batera, "beste behin, eskerrak eman nahi dizkiogu Eroskiri, sektorerik ahulenen alde erakusten duen konpromisoagatik; xede horrek batu egiten ditu bi erakundeak, batez ere pandemiaren krisiaren ondorioak sufritzen ari garen une hauetan", esan du Arabako Elikagaien Bankuko presidente eta elikagaien bankuen erkidegoko federazioko presidente denak, Daniel Fernandez Condek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak