Ospitaleak jakinarazi duenez, "ospitale garbia" da Arrasateko osasun-zentroa, izan ere, astelehenetik ez dago inor COVID-19 dela-eta ospitalizatuta. Dagoeneko, ohiko jarduna berreskuratzen hasi dira ospitaleko langileak, izan ere, hasi dira lehentasunezko ebakuntza kirurgikoak egiteko plangintza egiten. Pazienteei ebakuntza egin aurretik PCR probak egingo dizkietela ere jakinarazi dute.
Bide horretan, programatutako asistentzia-jarduerari apurka-apurka hasiera emateko, hurrengo astean ordutegi espezifikoa zabalduko dute pandemia-egoerak eragin dituen paziente atzeratuen analisiei erantzuteko.
Bestetik, lehen mailako arretako osasun-zentroetan aurrez aurreko arreta areagotzea ere aurreikusi dute.