'Elkano' eta 'Gartxot' filmak gaur, Goiena telebistan eta 'Goiena.eus' atarian

Mirari Altube Arrese 2020ko api. 29a, 08:01

Etxealditik Euskaraldira ekimenarekin bat eginez, Goiena telebistak euskarazko bi film emango ditu gaur, eguaztena. 16:00etan, Elkano: lehen mundu bira –Goiena.eus atarian ere emango da hori–; eta 21:00etan, Gartxot.

Tokikomek , EITBk eta Topaguneak aldi berean emango dituzte, EITBri esker. Bi filmak emititzeko proposamenaren oinarria Tokikom, toki komunikabideen bateraguneak, EITBrekin duen akordioa izan da, euskarazko ikus entzunezkoez gozatu eta euskarazko ekoizpenen kontsumo-ohitura bultzatzeko helburuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak