Bi adineko hil dira Debagoieneko egoitzetan; Arrasateko Iturbiden eta GSR Aretxabaletan

Jone Olabarria 2020ko api. 28a, 19:41

Gipuzkoako adinekoen egoitzetan bi lagunek jaso dute sendagiria azken orduetan eta hiru adineko zendu dira. Heriotza horietako bi Debagoieneko egoitzetan gertatu dira; Aretxabaletako GSR egoitzan eta Arrasateko Iturbiden. Bestalde, pertsona bakarrak eman du positibo COVID-19an azken orduetan Gipuzkoako egoitzetan.

Eider Mendoza foru bozeramaileak jakinarazi duenez, eguneko balantzeak hiru hildako utzi ditu Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan. Hain zuzen ere, Gipuzkoako adinekoen egoitzetan hil diren hiru lagunetako bi Debagoieneko zentroetan zendu dira gaurkoan; bat Iturbide egoitzan eta beste bat GSR Aretxabaletan. Sendatu diren pertsonak Eibarko Egogain eta San Andres zentroetako egoiliarrak dira.

Aldunditik emandako datuen arabera, gaur arte, guztira, 5.424 pertsona hartzen dituzten Gipuzkoako 65 egoitzetan 204 dira mediku alta jaso duten pertsonak, 160 zendu dira eta 181ek jarraitzen dute diagnostiko positiboarekin. Hain zuzen ere, 15 dira dute Covid-19 kasu positiboak izaten jarraitzen dituzten egoitzak, 27 lagun daude Donostiako Gurutze Gorriaren zentro soziosanitarioan ingresatuta eta 28 ospitaleratuta.

Desinfekzio lanak

Bozeramaileak gaineratu du, egoitza zentroetako desinfekzio lanekin jarraitzen dutela, suhiltzaileen, DYAko boluntarioen eta logeletan ekipo espezializatuen eskutik. Lau egunez behin egiten dira Covid-19 kasu positiboak dituzten egoitzetan eta astero gainontzekoetan. Hala, azken orduetan, berriro desinfektatu dira GSR Aretxabaleta, Arrasateko Iturbide, Donostiako La Paz, Aterpe, Hotzaldi-Cáritas eta Berra, eta Irungo Caser Residencial Anaka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak