Tokikom, Eitb eta Topaguneak film emanaldi bateratua proposatu dute eguaztenerako

Maialen Regueiro 2020ko api. 27a, 15:06

Etxealditik Euskaraldira ekimenarekin bat egiteko asmoz, Tokikom-ek, Eitb-k eta Topaguneak euskarazko bi film emitituko dituzte eguaztenean, aldi berean. 16:00etan, Elkano: lehen mundu bira filma ikusteko aukera egongo da, eta 21:00etan, berriz, Gartxot.

Bi filmak emititzeko proposamenaren oinarria Tokikom, toki komunikabideen bateraguneak, Eitb-rekin duen akordioa izan da, euskarazko ikus entzunezkoez gozatu eta euskarazko ekoizpenen kontsumo-ohitura bultzatzeko helburuarekin.

'Elkano: lehen mundu bira' eta 'Gartxot' filmak

Elkano: lehen mundu bira, eguaztenean, 16:00etan, honako telebistetan eskainiko da: Etb3, 28 kanala, Erlo telebista, Goiena telebista, Hamaika telebista, Kanaldude, Xaloa eta Oizmendi telebista. Telebistaz ez ezik, Eitb-ko zein Tokikom-eko atarietan ere ikusgai egongo da filma. Gartxot filma berriz, 21:00etan egongo da ikusgai, Erlo telebistan, Goiena telebistan, Goierri telebistan, Kanalduden, Xaloan eta Oizmendi telebistan. Horrez gain, Eitb nahieran atalean ere ikusgai egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak