Murgak jakinarazi zuen sintomaren bat izan duten 150 lagun daudela deituta gaurtik, probak egiteko. Azken hilabetean, sukarra edo arnasa hartzeko zailtasunak izan dituzten herritarrak dira, eta gaixotasuna izan duten eta immunizatuta dauden ikusteko izango da. Debagoienari dagokionez, Arrasateko osasun zentroan ere egingo dituztela proba horiek adierazi dute; serologia testa izango da.
Seroprebalentziaren ikerketa ere gaur jarriko duela abian Osakidetzak iragarri dute, eta 5.000 boluntarioen artean egingo dute hori. Inkesta bat eta analisi azkar bat egingo dizkiete, eta horrekin batera, odol laginak hartuko diete osasun zentroetan. Prozesua hiru aldiz egingo dutela datozen asteetan iragarri zuen Murgak joan den astean.