Gipuzkoako Aldundiak emandako datuen arabera, bigarren egunez jarraian, ez da COVID-19 kasu positibo berririk atzeman Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. Lau pertsonek, gainera, gainditu egin dute gaitz hori. Bestalde, hiru egoiliar hil dira, horietako bat Arrasateko Iturbiden. Gaitz horrekin 22 egoiliar hil dira dagoeneko Iturbiden.
Eider Mendoza foru bozeramaileak egin duen balantzearen arabera, Gipuzkoako adineko pertsonen arretarako egoitza sarean -65 zentro eta 5.425 plaza-, gaur arte, 193 lagunek gainditu dute gaixotasuna, 156 zendu dira eta 195ek diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute. Mendozak gaineratu du Gipuzkoako hamabost egoitzetan daudela COVID-19 kasu positiboak; 29 adineko Donostiako Gurutze Gorriaren zentro soziosanitarioan ingresatuta daude eta 32 ospitalean.