Zaharren egoitzetako langileek zein egoiliarrek, eta horien inguruetako bizilagunek irten dute leihoetara eta balkoietara txalo egitera. Hunkitu ere egin dira asko eta asko. Ekimenaren bultzatzailea izan den Oualid Saidik adierazi du osasun arloko langileak omentzeaz batera, herritarrei eskerrak eman gura izan dizkietela "oso ondo ari direlako betetzen eskatutakoa". Egun bat gehiago, egun bat gutxiago dela ere esan du: "Hemendik laster irtetea espero dugu guztiok eta normaltasunera itzuli. Bien bitartean gogor eutsi!".