Bergarako zaharren egoitzara joko dute lehenengo, 18:30ak bueltan; handik, 19:15ean, Aretxabaletako GSR egoitzara joango dira; eta ondoren, 19:40ak bueltan, Arrasateko Iturbidera. 20:00etan, Debagoieneko ospitalera joko dute omenaldiarekin bukatzeko.
"Bederatzi bat anbulantzia elkartuko garelakoan gaude; eta udaltzainak eta ertzainak ere gonbidatu ditugu. Suhiltzaileek adierazi digute zaharren egoitzak desinfektatze lanetan dihardutela", azaldu dute antolatzaileek.