Adineko bat hil da Aretxabaletako GSR egoitzan eta bostek alta jaso dute Iturbiden

Mirari Altube Arrese 2020ko api. 24a, 18:24

Gipuzkoako egoitzen eguneroko balantzearen berri eman du Foru Aldundiak, eta albiste gazi-gozoak izan dira. Izan ere, 23 lagunek gainditu dute COVID-19 gaitza eta horietako bost dira Arrasateko Iturbideko egoiliarrak; baina bestetik, lauren heriotza izan dela jakinarazi du, horietako bat Aretxabaletako GSRn. Horiez gain sei positibo ere izan dira lurraldeko egoitza sarean.

Azken orduetan medikuaren senda-agiria jaso duten lagunak bizi dira Eibarko San Andres egoitzan (10), Arrasateko Iturbiden (5), Tolosako Iurreamendin (2), Zarauzko Santa Anan (2) eta Hondarribiko Caser Residencial Betharramen (1); azken honetan gaitzak jota zegoen bakarra sendatu da. Azken heriotzak, berriz, eman dira Aretxabaletako GSRn, Donostiako La Pazen, Eibarko Egogainen eta Ordiziako San Josen. 32 lagun daude Donostiako Gurutze Gorriaren zentro soziosanitarioan ingresatuta eta 35 ospitalean.

Eider Mendoza foru bozeramaileak gaur-gaurkoz dauden datuen berri ere eman du: 189 lagun osatu dira, 153 heriotza izan dira eta 202k jarraitzen dute diagnostiko positiboarekin. 65 zentro dituen egoitza sarean (5.425 egoiliar), orain arte, hamaseik izan dituzte kasu positiboak baina hamabostera jaitsi da hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak