Munduko ehunka eragilek klimaren aldeko ekintza deitu dute gaurko

Uxue Igarza Loiola 2020ko api. 24a, 16:38
Iaz Arrasateko ikasleek klima aldaketaren aurka egin zuten manifestazioko irudia.

Fridays for Future, 2020 Rebelión por el Clima eta Alianza por el Clima elkarteen baitako ehunka eragilek egin dute deia, eta 22:00etan leiho eta balkoietatik soinu eta itzalak proiektatzea eskatu diete herritarrei.

Klimaren aldeko “ekintza globala” egin nahi dute mundu mailako hiru eragileek, eta horretarako “ekintza berezia” deitu nahi izan dute gaurko. Antolatzaileen hitzetan, ekimenaren funtsa ingurumena eta pertsonak erdigunean jarrita, justizia soziala eta ingurumena kontuan izango dituen sistema aldarrikatzea izango da. Horretarako, 22:00etan leiho eta balkoietatik soinuak eta itzalak proiektatzera deitu dituzte herritarrak, eta ondoren argazki eta bideoak sare sozialetan partekatzera.

Klima larrialdia

Klima krisia “errealitate gordina” dela diote deitzaileek, eta agintari politikoek neurriak hartu behar dituztela: “Inoiz ez bezalako larrialdi klimatiko bati aurre egin behar diogu, eta bizitza babesteko arduraz jokatu behar dugu”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak