Gaur jakitera eman duten zifra azken egunetako igoerarik handiena da. Kasu guztiak, gainera, bi herritan atzeman dituzte: Aretxabaletan eta Arrasaten. Aretxabaletan orain artean 39 kutsatu identifikatu dituzte eta 100.000 biztanleko kutsatze-tasa 558,18 da (2018ko INEren biztanleria datuen arabera). Arrasaten dagoeneko 210 lagunek izan dute gaitza eta kutsatze-tasa milatik hurbil kokatzen da: 953,72.
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Datuak herriz herri
Kutsatze-tasa 100.000 biztanleko (2018ko INEren biztanleria datuetan oinarrituta):
Herria | Positiboak | 100.000 biztanleko kutsatze-tasa |
Arrasate | 210 | 953,72 |
Oñati | 41 | 361,71 |
Aretxabaleta | 39 | 558,18 |
Bergara | 38 | 260,35 |
Eskoriatza | 12 | 293,61 |
Antzuola | 4 | 187,27 |
Aramaio | 2 | 134,86 |
Elgeta | 2 | 176,21 |
Leintz Gatzaga | 0 | 0,00 |
Hego Euskal Herriko datuak
Beste 511 gaixo berri daude Hego Euskal Herrian; aurreko egunean 492 izan ziren eta bi lehenago 341. Positibo berrien banaketa lurraldeen arabera honakoa da: Araban 82, Bizkaian 183, Gipuzkoan 60 eta Nafarroan 186. Gainera, azken orduetan beste 34 pertsona hil dira koronabirusaren eraginez. Datu metatuei dagokienez, dagoeneko 18.960 lagun kutsatu ditu COVID-19 gaitzak Hego Euskal herrian eta 1.610 hil ditu.
Errekuperatuak bestalde, 430 izan dira azken orduetan, eta honenbestez, 10.000ko langa gainditu dute Hego Euskal Herrian. Zehazki 10.011 lagun dira ospitaleko alta jaso edo osatu direnak.
EAEn egindako test kopuruari dagokionez, atzo 4.339 PCR proba eta 3.050 test azkar egin ziren, orain arteko kopururik handiena. Egindako probetan positiboen ehunekoa % 7 izan da, aurreko egunean %8 izan zen. Probak egiten hasi zirenetik Osakidetzak 73.425 test egin ditu.