Aretxabaletako GSRn egoiliar bat hil da eta Eskoriatzako Jose Aranan bat sendatu

Mireia Bikuña 2020ko api. 21a, 21:38

Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetako egoeraren eguneroko balantzea eman du Foru Aldundiak; azken orduetan, bost adineko hil dira, hiru sendatu eta beste hamahiruk positibo eman dute.

Gaur emandako datuen arabera, 5.425 pertsona artatzen diren 65 zentroetako sarean, guztira 106 dira gaixotasuna gainditu duten adinekoak, 146 hil direnak eta 279 diagnostiko positiboarekin daudenak.

Mediku alta jaso duten pertsonak bizi dira Eibarko San Andres egoitzan (2) eta Eskoriatzako Jose Aranan (1). Hildakoak, berriz, izan dira GSR Aretxabaletan (1), Donostiako Berran (1) eta Zumarragako Argixaon (3). Bestalde, hamasei positibo daude egoitzatan, 42 lagun daude ingresatuta a Donostiako Gurutze Gorriaren zentroan eta 35 ospitalean.

Foru bozeramaile Eider Mendozak adierazi du, azken orduetan, suhiltzaileen foru zerbitzuak desinfekzio eta garbiketa lanekin jarraitu duela. Gaur berriro desinfektatu dira Eibarko San Andres eta Egogain, eta Hondarribiko Uliazpi egoitzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak