Debagoienean, azkenengo bi asteetan 109 kasu berri baieztatu dituzte; eta positibo metatua, hau da, bailaran birusa dutenak edo izan dutenak dagoeneko 329 dira.
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Datuak herriz herri
Kutsatze-tasa 100.000 biztanleko (2018ko INEren biztanleria datuetan oinarrituta):
Herria | Positiboak | 100.000 biztanleko kutsatze-tasa |
Arrasate | 203 | 921,93 |
Oñati | 38 | 335,24 |
Bergara | 37 | 253,49 |
Aretxabaleta | 33 | 472,31 |
Eskoriatza | 11 | 269,15 |
Antzuola | 3 | 140,45 |
Aramaio | 2 | 134,86 |
Elgeta | 2 | 176,21 |
Leintz Gatzaga | 0 | 0,00 |
Hego Euskal Herriko datuak
267 positibo berri detektatu dituzte azken orduetan Hego Euskal Herrian. Gipuzkoan aurkitu dituzte kasu gutxien, 19 guztira; Araban 54, Bizkaian 110 eta Nafarroan 84. Gainera, azken orduetan 34 pertsona hil dira, 22 EAEn eta 12 Nafarroan.
Ospitaletako datuei dagokienez, unea honetan EAEn 974 pertsona daude ingresatuta; eta horietatik 141 ZIUn daude. Arrasateko ospitalean, azken bi egunetan moduan, bi pertsona daude COVID-19 gaitzarekin.
Bestalde, Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako osasun sailburuak nabarmendu du, pandemia "hobekuntza fasean" dagoela eta bide beretik jarraitzen badu, egun batzuen buruan, hainbat osasun zentrotan ez dela COVID-19a duen gaixorik izango. Ondorioz, ospitale batzuetan operazio kirurgikoak egiten hasteko moduan ere egongo liratekeela azpimarratu du.
Azken orduetan egindako testei dagokienez, atzoko egunean zehar 1.898 PCR proba eta 1.541 test azkar egin zituzten. Eta Murgak nabarmendu du, egiten diren hamar testetik bederatzik emaitza negatiboa eman dutela.