Bi egunetan lau positibo bailarako egoitzetan

Julen Iriondo 2020ko api. 19a, 18:06

Hildakorik ez da izan azken 48 orduotan, ezta sendatutakorik ere. Gipuzkoan hamar lagun hil dira, 38 sendatu eta 34k eman dute positibo. Positibo berrietan, hiru dira Aretxabaletako GSR egoitzakoak eta bat Iturbidekoa.

Orain arte, 102 dira, denera, sendagiria jaso duten Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoiliarrak; 137 dira, berriz, hil diren lagunak, eta, 276, diagnostiko positiboarekin daudenak. Hamasei izaten jarraitzen dute kasu positiboak dituzten zentroak.

Azken orduetan gaixotasuna gainditu duten pertsonak ondorengo egoitzetan bizi dira: Beasaingo Arangoitin (1), Eibarko Egogainen (15), Tolosako Iurreamendin (14), Eibarko San Andresen (1), Irungo Caser Residencial Anakan (3) eta Zarauzko Santa Anan (4). Beste muturrean, azken heriotzak eman diren egoitzak izan dira San Andres (2), Ordiziako San Jose (1), Santa Ana (2), Zumaiako Otezuri (2), Donostiako Berra (2) eta Egogain (1). Beste alde batetik, 42 lagun daude Donostiako Gurutze Gorriaren zentroan ingresatuta eta 36 ospitaleratuta. Desgaitasuna duten pertsonen egoitzen egoerari dagokionez, bi izaten jarraitzen dute birusak eraginda dauden pertsonak, Donostiako Iza eta Uliazpi zentroetan.

Aldundiko bozeramaile Eider Mendozak azpimarratu du egoitza guztien egoeraren eguneroko jarraipena egiten jarraitzen dutela, baita euren behar eta eskaeren bilketa ere, eta gaineratu du Osakidetzak test bikoitzak egiten jarraitzen duela egoiliar eta langileei, eta desinfekzioekin, ikuskaritzekin eta aholkularitza teknikoarekin ere jarraitzen dutela, Aita Menniko profesionalen eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak