Osakidetzak atzoko 20:00ak arteko datuak jakinarazi ditu. Gauzak horrela, EAEn 214 kasu berri baieztatu dituzte eta guztira, 12.569 dira orain arte kutsatutakoak. Horietatik 852 daude ospitalean ingresatuta eta azken orduetan 129 alta eman dituzte. Guztira, 2.741 pertsona dira sendatutakoak.
Bizkaian 7.012 dira kutsatutakoak eta 612 lagunek ospitalean jarraitzen dute. Araban guztira, 3.231 positibo daude eta 166 lagun daude ospitalean ingresatuta. Azkenik, Gipuzkoan, 2.327 dira guztira kutsatutakoak eta 221 pertsonek ingresatuta jarraitzen dute, horietatik bi Arrasateko ospitalean.
Guztira, 1.062 pertsona hil dira EAEn gaitzaren eraginez, azken orduetan 42 hildako baieztatu ostean. Horrez gain, 147 pertsonek jarraitzen dute zainketa intentsiboa jasotzen nahiz eta azken orduetan 12 alta eman dituzten.
Datuak herriz herri
Kutsatze-tasa 100.000 biztanleko (2018ko INEren biztanleria datuetan oinarrituta):
Herria | Positiboak | 1000.000 biztanleko tasa |
Arrasate | 197 | 894,68 |
Oñati | 37 | 326,42 |
Bergara | 36 | 246,64 |
Aretxabaleta | 32 | 457,99 |
Eskoriatza | 11 | 269,15 |
Antzuola | 3 | 140,45 |
Aramaio | 2 | 134,86 |
Elgeta | 2 | 176,21 |
Leintz Gatzaga | 0 | 0,00 |
Positiboen banaketa bailarako herrien artean: