"Azpimarratu nahiko nuke Mondragon Taldeak egin duen ahalegin handia; bertako langileek hilabete baino gehiago daramate egunean 24 ordu baino gehiago lan egiten, ekipamendu hau errekorreko denboran ekoizteko", adierazi du Espainiako Industria ministro Reyes Marotok.
Makina hauekin hilean 10 milioi maskara kirurgiko egingo dituztela-eta, haiekin herritarren maskara beharra aseko dela zioen.