Baserritarren eguna Arrasaten
Arrasaten esate baterako, baserritarren eguna ospatzeko deialdia zegoen egina, egun osorako egitarauarekin eta Erdiko Kaleko hainbat bizilagun, besteak beste, baserritarrez jantzi eta leiho zein balkoietara irten dira trikipoteoa egitera. Arratsaldeko 20:00etako txalo zaparradaren ostean, Dj Erik eta Dj Markelekin dantzaldia dago aurreikusita herrian.