Sei kasu berrirekin, 312 dira Debagoienean positibo emandako herritarrak

Goiatz Arana Begiristain 2020ko api. 17a, 16:23

Arrasaten atzeman dituzte azken sei kasuen erdiak; eta bana, Oñatin, Bergaran eta Aretxabaletan. Bestalde, hiru dira gaitzaren eraginez Debagoieneko Ospitalean jarraitzen duten herritarrak, azken orduetan lauk alta hartu eta gero. EAEko 23 ospitaletan daude koronabirusarekin kutsatutako herritarrak, 1.143 guztira, eta Debagoienekoa da uneotan halako kasu gutxien dituen laugarren ospitalea.

Kutsatze-tasa 100.000 biztanleko (2018ko INEren biztanleria datuetan oinarrituta):

Herria Positiboak 100.000 biztanleko tasa
Arrasate 194 881,06
Oñati 36 317,60
Bergara 33 226,09
Aretxabaleta 31 443,68
Eskoriatza 11 269,15
Antzuola 3 140,45
Aramaio 2 134,86
Elgeta 2 176,21
Leintz Gatzaga 0

0,00

Positiboen banaketa bailarako herrien artean:

Gaitzaren eraginez hildako herritarrak 36 izan dira erkidegoan, azken egunean, eta 992 doaz orain arte. Baina, beste egun batez, gainontzeko datuen bilakaera "positiboan" jarri du azpimarra  Nekane Murga Osasun sailburuak. Horren erakusle da kasu berrien portzentaiak beheraka egiten jarraitzen duela: azken 24 orduetan 306 probek eman dute positibo eta portzentaia %10ean dago. Ez hori bakarrik, Murga sailburuak adierazi du, hilabete hasieratik, %40 jaitsi dela ospitaleratutako pertsonen kopurua eta %30 Zaintza Berezien Unitatean daudenena.

Test gehiago ari dira egiten egunetik egunera eta atzokoa izan da, horrenbestez, orain arte gehien egin diren eguna -3.212-. Testekin lotuta, sailburuak jakinarazi du erresidentzietako egoiliar eta langile guztiei egiten zaiela egun eta asmoa dela osasun langile guztiei egitea aurrerantzean, baita onkologiako gaixoei eta hartutako medikazioaren eraginez zaurgarriagoak izan daitezkeen herritarrei ere.

Hego Euskal Herrian

COVID-19ak 1.330 hildako utzi ditu orain arte Hego Euskal Herrian; aldiz, 7.036 izan dira errekuperatutakoak. Positibo emandakoak 16.522 izan dira.

Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

Oharra: EAEko kasu berriei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak Espainiako Ministerioari helarazitako datuak eta Irekian partekatzen duen buletin ofizialeko datu zehatzak ez datoz bat. Albiste honetan jakitera ematen diren datuak, Jaurlaritzaren eguneko buletin ofizialean oinarrituta daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak