Egungo egoeran hainbat arlotan "erasoak" ematen direla-eta, testigantzak jaso nahi ditu Lubaki Sareak

Julen Iriondo 2020ko api. 16a, 20:11

"Arlo laboralean, etxebizitzan, osasungintzan, errepresiboan eta, orokorrean, arlo sozialean ematen diren egoera edo eraso desberdinak salatuko ditugu kanpainaren bitartez", azaldu dute: "Problematika hauei erantzun eta defentsa antolatu ahal izateko zerbitzu edo aholkularitza juridikoa martxan dugu dagoeneko, arlo errepresiboan eta etxebizitza arloan. Laster arlo laboralean aholkularitza juridikoa ematen ere hasiko gara".

Jazotako egoeren edo erasoen testigantzak bidaltzeko edota aholkularitza juridikoa jasotzeko, lubakisarea@gmail.com helbidera idatz daiteke. 

Izan ere, Lubaki-Langile Elkartasun Sareak dioenez, COVID-19 birusaren ondorioz sortu den egoeran, "langileriak ondorio larrienak pairatu beharko ditu. Alde batetik osasun krisiari egin beharko dio aurre. Bestetik, baina ez garrantzi gutxiagorekin, burgesiak koiuntura aprobetxatuz abiarazi duen ofentsibari egin beharko dio aurre".

"Ofentsibari dagokionez", diote, "gaurdanik" ikus daitekeela "sistemaren berrantolaketa estruktural bat" egitekoak direla, eta, "beste behin ere, langileriaren lubakiari egokituko zaiola ondorioak pairatzea.

Diote, argi dutela langileriari "zuhurtziaz eta errespontsabilitatez" jokatzea dagokiola orain, "eta osasun irizpideak zorrotz" betetzea, baina gehitzen dute "osasuna, egia, askatasun politikoak eta langile antolakuntza" behar direla "burgesiaren ofentsibaren aurrean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak