Tolosako Iurreamendi egoitzan (10), Arrasateko Iturbiden (5), Zumaiako Otezurin (3), Zarauzko Santa Anan (2), Eibarko Egogainen (2) eta Beasaingo Arangoitin (1) jaso dituzte egoiliarrek sendagiriak; guztira, 54 lagunek gainditu dute birusa egoitzetan.
Beste alde batetik, ordea, zortzi pertsona hil dira azken orduetan, eta hamahiru COVID-19 kasu positibo berri –bat, Aretxabaletan– atzeman dituzte. Azken heriotzak eman diren zentroak izan dira Iturbide (2), Donostiako Berra (3), Eibarko San Andres (1), Santa Ana (1) eta Otezuri (1). 125 lagun dira denera Gipuzkoako egoitzetan hildakoak, eta 296 lagunek COVID-19an positibo emanda jarraitzen dute. 42 lagun Donostiako Gurutze Gorriaren zentroan daude, eta 33 ospitaleratuta.