Martxoa "inoiz erregistratutako hilabeterik txarrena" izan da euskal enpresa sarean

Maialen Regueiro 2020ko api. 14a, 17:45

Confebaskek  adierazi du, euskal enpresa sareari dagokionez martxoa inoiz erregistratutako hilabeterik txarrena izan dela, enpresa eta autonomo kopurua asko urritu delako. Martxoan esate baterako, 57.125 enpresa zenbatu ziren, otsailean baino 1.768 enpresa gutxiago.

Iazko martxoarekin alderatuta, euskal enpresa sarean 2.181 enpresa gutxiago daude. Gauzak horrela, aurtengo martxoan erregistratutako datuak "azken sei urtetan irabazitako kopuruaren galera" direla aitortu du Confebaskek.

Enpresa kopurua sektoreka jaitsi da: %4,2 eraikuntzan; %3,9 zerbitzuetan eta %1,9 industrian.

Autonomoen kasuan, Euskadin 342 lagun gutxiago daude otsailean zenbatutakoekin alderatuta. Bada, 2009az geroztik aurtengoa martxorik txarrena izan da eta gaur egun, 169.902 autonomo daude Euskadin, iaz baino 2.084 gutxiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak