Maskarak banatu dituzte Arrasateko Garibai autobus geltokian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko api. 14a, 13:04

Dyako boluntarioak ibili dira maskara higienikoak banatzen: bailaran, Arrasaten izan dira, Garibai autobus geltokian. 5000 maskara ekarri dituzte, baina erabiltzaile kopurua ikusita oso gutxi banatu dituzte.

Azken 35 urteetan Dyako boluntario den Asentzio Zubillaga izan da Garibai autobus geltokian maskara higienikoak banatzen: "Babes-zibilak eman dizkigu maskarak. Goizeko 6:30ean etorri naiz Arrasateko Garibai autobus geltokira. 5.000 maskara ekarri ditut, baina ikus dezakezun moduan, garraio publikoko erabiltzaile kopuru txikia ikusita oso gutxi banatu ditut".

Nabarmendu du berak eskaini egiten dituela baina ez dela derrigorra ez hartzea ezta erabiltzea ere.

"Babes-zibilak aginduta etorri gara hona. Geltoki nagusienetan gaude: bailaran Arrasaten; horrez gain, Eibarren, Gasteizen, Donostian... Gaur hona etorri gara baina bihar non egongo garen ez dakit".

Erabilera bakarreko maskarak dira garraio publikoko erabiltzaileei banatu zaizkienak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak