Iaz baino %7,2 gehiago batu du zergetan Aldundiak martxora arte

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko api. 13a, 18:12

Euroen hainbat txanpon (Argazkia: PxHere)

Martxora arte, Gipuzkoan, zerga-bilketa metatuaren hazkundea %7,2 izan da aurreko urtearekin alderatuta; sarrera gordinak %5,3 hazi dira eta itzulketak %5,2 jaitsi. Zuzeneko zergak %13,4 handitu dira eta zeharkakoak %2,2 jaitsi. Aldundiak arratsaldean emandako datuak dira.

Martxora arteko bilakaera positiboan bi arrazoi ikusten ditu Gipuzkoako Aldundiak: batetik, ondare irabazien atxikipenean eta lan etekinen atxikipenean sarrerek izandako hazkundeak, eta bestetik, PFEZaren kuota diferentzialaren itzulketak murriztea. Bestalde, martxora arteko zerga-bilketan eragin negatiboa izan dutenen artean BEZaren itzulketen hazkundea aipatu du Aldundiak.

Kontzeptu horiek zenbakietan adierazita: Lan etekinen atxikipenak %6,8hazi dira aurreko urtearekin alderatuta,hau da, 27,2milioieuro gehiago jaso dira aurten; Ondare irabazien atxikipenak 19,4 milioi handitu dira, ezohiko sarrerak egon direlako eta kapital higikorraren etekinen atxikipenak 1,0 milioi (kontzeptu horiek PFEZaren eta sozietateen gaineko zergaren artean banatzen dira, erdibana). Bestalde, PFEZaren kuota diferentzial garbiaren itzulketak 14,2 milioi jaitsi dira. Itzulketen jaitsiera iazko amatasun eta aitatasun prestazioen inguruko itzulketen eskariagatik izan da. Osagai guztiak kontuan izanik, PFEZaren zerga-bilketa garbia %11,8 handitu da,hau da, 51,0 milioi euro.

Sozietateen gaineko zergaren kuota diferentzial garbia 1,6 milioi euro jaitsi da martxora arte iazko epe berarekin alderatuta. Bariazio horrek bi osagai ditu Aldundiaren esanetan: batetik, sarrera gordinak 0,5 milioi handitu direla eta bestetik, itzulketak 2,1 milioi handitu direla.

BEZean, zerga-bilketa metatua %3,1 jaitsi da aurreko urtearekin alderatuta, hau da, 7,9 milioi euro gutxiago bildu da. Tabako laboreen gaineko zergaren bilketa berriz %24,4 handitu da, 5,6 milioi euro gehiago.

Koronabirusaren ondorio ekonomikoak

Martxora arteko sarreretan kontabilizatzen dira martxoaren hamarreko ziklora arte jasotakoak. Beraz, koronabirusak izango duen eragin ekonomikoa apiriletik aurrerako txostenetan ikusiko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak