Migel Sanchez-ek, Osakidetzako plangintza, antolamendu eta ebaluazio sanitarioko zuzendariak, emandako datuen arabera, azken egunetako positibo kopuru txikiena eman zen atzo. Adierazi du guztira 1.536 proba egin zituztela atzo eta %16ak eman zuela positibo. Orain arte, test azkarrak gehituta, 38.800 proba egin dituzte EAEn, Sanchez-en esanetan.
Debagoienera begiratuz gero, atzoko datuak mantentzen dira gaur, ez da kasu positibo berrik egon. Guztira 283 izaten jarraitzen dute.
Herria | Positiboak | 100.000 biztanleko tasa |
Arrasate | 177 | 803,85 |
Oñati | 34 | 299,96 |
Bergara | 29 | 198,69 |
Aretxabaleta | 28 | 400,74 |
Eskoriatza | 9 | 400,74 |
Antzuola | 3 | 140,45 |
Aramaio | 2 | 134,86 |
Elgeta | 1 | 220,21 |
Leintz Gatzaga | 0 |
0,00 |
EAEn 246 kasu berri erregistratu dira. Hala, kutsatutakoak 11.018 dira guztira (baieztatutako kasuak) eta horietatik 1.352 ospitalizatuta daude. Debagoienean, baina, atzoko datuak mantentzen dira. Arrasateko ospitalean, hala ere, 14 pertsona daude ingresatuta, atzo baino bi gehiago.
Herrialdeka, Nafarroako positibo kopurua da altuena, 4.092 (123 berriak), Bizkaiko positibo kopurua da altuena 5.933 (133 berriak), Nafarroan 4.092 daude (123 berriak), Araban 3.034 (16 berriak) eta Gipuzkoan daude gutxien, 2.051 (101 berriak).
Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Neurriekin jarraitzeko aholkua
COVID-19a ez hartzeko aholkatutako neurriak hartzea garrantzitsua dela esan du Sanchez-ek eta horretan jarraitzeko dei egin du: eskuak xaboiarekin garbitu, bata bestearengandik mantendu beharreko distantzia hartu eta askok erabiltzen dituzte gauzak ondo garbitu.