Koronabirusagatik ezarritako alarma egoeragatik murriztuta zegoen garraio publikoren zerbitzua martxoaren amaieratik eta Aldundiak iragarri du indartu egingo dituela autobus lineak bihartik, martitzena, aurrera, "jarduera laboralak apirilaren 14tik aurrera berraktibatzeak ekarriko duen eskari hazkundeari erantzuteko". Ordutegiak mantendu egingo dituzte baina zerbitzu berriak sartuko dituzte, tartean Eskoriatza-Donosti (DG07) eta Eibar-Arrasate (DG11) lineak.
Aldunditik adierazi duten moduan, autobusetako langileen eta erabiltzaileen osasun segurtasuna ziurtatuko da, "bidaiari kopurua, ordaintzeko sistema eta distantzia soziala zainduta; eta zerbitzu gehikuntza goizeko lehen orduetan eta eguerdian aplikatuko da, bidaiariak autobusetan pilaturik joan ez daitezen".
Hauek dira gehituko diren lineak:
- G-1 Hernani > Donostia (Aiete)
- T3 Andoain > Lasarte-Oria > Donostia
- T5 Tolosa > Villabona > Andoain > Lasarte-Oria > Donostia
- T6 Usurbil > Hernani
- DO01 Donostia >Bilbao
- DG07 Eskoriatza > Donostia
- DG11 Eibar > Arrasate
- UK03 Azkoitia > Zarautz
- DB02 Ermua > Donostia
- UK09 Zumaia>Donostia (N-634)
Ordutegi guztiak hemen daude ikusgai. Telefonoz deitu gura izanez gero, 900 300 340 da Lurraldebus-eko telefono zenbakia, egunero, 08:00etatik 20:00etara.