Ikurrinak balkoietan Aberri Eguna ospatzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko apirilaren 12a

Ikurrinak jarri dituzte askok balkoietan Aberri Eguna ospatzeko. Aldarrikapenak eta doluminak adierazi gura dituzte gaurko Aberri Egunean balkoira aterata. Euskal Herria Baterak, 12:30ean minutu bateko isilunea egiteko proposamena egin du eta ondoren 'Txoriak txori' abestia kantatzeko.

Bezperatik zituzten askok ikurrinak balkoietan jarrita eta goizean zehar jarri dituzte beste batzuk. Ikurrinaren ondoan Nafarroako banderak ere jarri dituzte hainbatek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak