Osakidetzak emandako datuen arabera, beste hamalau positibo eman dira Debagoienean. Arrasten izan dira horietatik gehienak, bederatzi guztira. Leintz Gatzagan oraindik ez da positiborik antzeman.
Herria | Positiboak | 1000.000 biztanleko tasa |
Arrasate | 177 | 803,85 |
Oñati | 34 | 299,96 |
Bergara | 29 | 198,69 |
Aretxabaleta | 28 | 400,74 |
Eskoriatza | 9 | 400,74 |
Antzuola | 3 | 140,45 |
Aramaio | 2 | 134,86 |
Elgeta | 1 | 220,21 |
Leintz Gatzaga | 0 |
0,00 |
Atzo 1.464 test egin ziren, Osakidetzaren esanetan, eta horietatik %17k bakarrik emaitza positiboa eman zuten. Guztira, 30.216 proba egin dira. Alta emandako pertsonak 4.867 dira. Atzo bakarrik, 127 alta eman zituzten.
Datu orokorrei begiratuz gero, EAEn 257 #COVID19 kasu berri erregistratu dira. Hala, kutsatutakoak 10.772 dira guztira (baieztatutako kasuak) eta horietatik 1.464 ospitalizatuta daude. Datuak herrialde ikusiz gero: Gipuzkoan 1.955 dira positiboak (72 berriak), Araban 3.019 (28 berriak), Bizkaian 5.798 (147 berriak) eta Nafarroan 3.969 (152 berriak).
Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.