Kutsatu kopuruari dagokionez, 34 kasu positibo berri atzeman dituzte lurraldeko egoitzetan, eta guztira 296 dira kutsatuta dauden egoiliarrak. Gurutze Gorrian, egun, 40 pertsona ari dira artatzen, eta 35 dira ospitaleratuta daudenak. Gaur arte, 76 lagun zendu dira Gipuzkoako egoitzetan eta 25ek gainditu dute gaixotasuna. Oraingoz, Gipuzkoako 15 egoitza kaltetu ditu gaitzak. Debagoienean, gaur-gaurkoz, Arrasateko Iturbide eta Aretxabaletako GRS dira koronabirus kasuak dituzten bakarrak.
Desgaitasuna duten pertsonen zentroei dagokienez, hainbat egun Covid-19aren aurrerapenean aldaketarik gabe igaro ostean Uliazpiren Donostia zentroan bizi den pertsona batek positibo eman du. Era berean, Berriz 1 egoitzako egoiliar batek alta jaso du. Aldunditik jakinarazi dutenez, guztira, desgaitasuna duten 15 pertsonei eragin die birusak hiru zentrotan: Donostiako Izan zentroan eta Uliazpiren bi zentrotan; Donostian eta Hondarribian