Eguneko balantzeak bost hildako eta 16 positibo berri utzi ditu Gipuzkoako adineko pertsonen egoitza sareko 16 zentrotan azken orduetan, Eider Mendoza foru bozeramaileak gaur arratsaldean jakinarazi duenez. Azken heriotzak Arrasateko Iturbiden, Ordiziako San Josen, Tolosako Iurreamendin eta Donostiako Berran eman dira, azken honetan bi heriotzekin.
Kasu positiboa Aretxabaletan
Gaurko egunez, 16 positibo berri atzeman dituztela jakinarazi du, lurraldeko 16 egoitza ezberdinetan. Atzo baino kasu bat gehiago da, Aretxabaletako kasu positibo bat gehitu ondoren, GSR Aretxabaleta zentroan.
Gaitza gainditzeko "itxaropentsu"
Hala ere, Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan Covid-19n positibo emandako bederatzi pertsonek alta jaso dutela adierazi dute, 14 egun igaro sintomarik gabe pasa eta testetan negatibo eman ondoren. Egoera horretan, Mendozak adierazi du adineko pertsonek gaitza gainditzea "itxaropena" dagoela eta egoitza zentroetako talde profesionalen lana eskertu du.