Gipuzkoako hamar enpresatik zazpik geratuta dute jarduera Adegiren arabera

Jone Olabarria 2020ko api. 9a, 18:46

Gipuzkoako enpresen elkarteak, Adegik, Koronaribusaren krisiaren inguruan egindako azken inkestaren arabera, Gipuzkoako hamar enpresatik zazpik geldituta dute haien jarduera ekonomikoa. Datuen arabera, enpresa ertainak dira kaltetuenak, jarduera partzialki edo erabat etenda baitute; sektoreka aztertuz gero, eraikuntza, merkataritza eta ostalaritza.

Apirilaren 1etik 6ra bitartean, guztira, 25.000 langile baino gehiari lana ematen dieten 397 enpresek erantzun dute Adegik bidalitako inkesta. Hala, erantzuna eman duten lantegien artean % 54 industriakoak dira, % 6,5 eraikuntzakoak eta ia % 40 zerbitzuen sektorekoak. Bertan erreparatu dutenez, Gipuzkoako hamar enpresatik zazpik geldituta dute haien jarduera ekonomikoa une honetan.

Jarduera partzialki etenda gehienek

Datuek azaleratu dutenez, enpresa horien % 42k jarduera partzialki etenda dute; aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente partzial batengatik zenbait kasutan; % 28k jarduera erabat etenda dute; eta %30ak jarduera normala dute, aurrez aurrekoa, telelana edo mistoa jarraitzen baitute. Azken hauen artean telelanean ari dira gehienak; % 6k aurrez aurreko jarduera dute, % 16,5ek telelana egiten dute eta % 7k jarduera mistoa dute.

Enpresa ertainak kolokan

Enpresa ertainen %81k du etenda bere jarduera, hala tamainaren arabera errepatuz gero kaltetuenak direlarik. Enpresa handien kasuan, %67k du geratuta bere jarduera eta enpresa txikiek %66k.

Eraikuntza eta merkataritza kaltetuenak

Sektoreka erreparatuz gero, eraikuntza (%96 dago geldirik), merkataritza eta ostalaritza (% 91), metaleko industria (% 83) eta bestelako enpresa industrialak (% 67) dira kaltetuenak. Jarduera normal mantentzen dutenen artean ordea, telelana nagusi bait da, enpresentzako zerbitzuetan aritzen dira enpresen % 65 eta, gainerako zerbitzuetan enpresen % 47,5.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak