Mankomunitateak 'Ezagutu Debagoiena' ekimena abiarazi du Instagram bidez

Jone Olabarria 2020ko api. 9a, 14:37

Apirilaren 6tik 26ra, egunero herritarrek argitaratutako argazki bat aukeratu eta @turismo_debagoiena Instagram profilean jarriko dute ikusgai. Parte hartzaile guztien artean, Debagoieneko produktu sorta bat zozketatuko dute astero.

Debagoieneko ikuspegi eta parajeak jasotzeko helburuz eta "herritarren begiradarekin eskualdea orain arte ikusi ez dugun bezala ezagutu eta ezagutarazteko" asmotan, 'Ezagutu Debagoiena' ekimena abiarazi du Debagoieneko Mankomunitateko Turismo sailak. Hala, leihotik, balkoitik edo terrazatik argazki bat atera eta haien Instagrameko profilean argitaratzera animatu ditzute herritarak, #debagoienaezagutu hastag-a jarrita.

Zozketa astelehenetan

Irudiaz gain, zein herritan ateratakoa den eta deskribapen txiki bat gehitzea eskatu dute, ikusten denaren berri eduki ahal izateko. Parte hartzaile guztien artean, debagoieneko produktu sorta bat zozketatuko dute astelehenero eta argazkia aukeratzerako orduan honako irizpide hauek jarraituko direla jakinarazi dute; debagoieneko herri baten hartutako argazki bat izan behar da eta leiho, terraza edo balkoi batetik aterata egon behar da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak