Eider Mendozak egunero egiten duen datuen irakurketan azpimarratu du kasu positiboen gorakada izan dela test kopurua ere igo egin delako: "Gipuzkoan orokorrean gertatu den bezala, non eginiko test kopurua hirukoiztu den azken egunean".
Azken heriotzak izan dituzten egoitzak honako hauek dira: Eibarko Egogain eta San Andres, Donostiako Berra, Zumarragako Argixao eta Zarauzko Santa Ana. Gipuzkoako 65 egoitzetatik 15 dira positiboren bat dutenak.
Profesionalendako ostatuak
Bestetik jakitera eman du ostatu sistema bat egokitu dela zentroetako profesionalei bideratua: "Batetik, dago beren etxeetara itzuli nahi ez duten profesionalei zuzenduta, senitartekoen egoera zaurgarriaren ondorioz, hauek ez kutsatzeko helburuarekin, eta egonaldi iraunkorrak izan beharko dute; eta beste alde batetik, mugikortasun-murrizketak direla eta, etxetik lantokira joateko zailtasunak dituzten profesionalei zuzendua ere badago".
Hamalau ostatu izango dituzte aukeran Gipuzkoan, horietako hiru daude Debagoienean: Oñatin, Zumeltzegi dorrea; Elgetan, Eguskitza landetxea eta Eskoriatzan, Gorosarri landetxea.
Interesa dutenek eskaerak bidali beharko dituzte Foru Aldundira; hona hemen helbidea: info.gizartepolitikak@gipuzkoa.eus