Online salmentaren eta etxez etxeko zerbitzuaren bitartez, tokiko komertzioak laguntzen

Eneko Azurmendi 2020ko apirilaren 8a

Gipuzkoako Bazkundeak ekimen bat jarri du martxan, ahal den neurrian behintzat, tokiko merkatarien, salmentak bultzatzeko. Horretarako, lurraldeko merkataritza-enpresen direktorioa sortu du, "online salmentak eta etxez etxeko zerbitzua sustatuz".

Gipuzkoako Merkataritza Enpresen Direktorioan merkataritza enpresen zerrenda bat egongo da, non kontsumitzaileak online denda, posta elektronikoa edota telefonoa erabiliz nahi duen produktua erosteko aukera izango duen etxean jaso ahal izateko. Halaber, Gipuzkoako kontsumitzaileak merkatariei laguntzera animatzen ditu. www.camaragipuzkoa.com webgunean dago informazio gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak