Nekazaritza erabilerako plastikoa txukun uzteko bilketa guneetan eskatu dute

Mirari Altube Arrese 2020ko api. 7a, 10:36

Baserri ingurunean sortutako plastikoa biltzen den hainbat gune "kontrolik gabeko zabortegi" bihurtzen ari direla jakinarazi du Debagoieneko Landa Garapen Elkarteak; izan ere, plastikoaz gain beste zabor mota batzuk ere botatzen direla diote. Horren ondorioz, gune horietan zerbitzua bertan behera gelditzeko arriskua dagoela esan du.

Hondakina den produktu bat birziklatze prozesuan sartu eta beste erabilera bat emateko bidea lantzen dela plastiko bilketa zerbitzuarekin gogorarazi dute Landa Garapen Elkartetik, eta horretarako, "ahal den modu garbienean bildu behar da plastiko hori".

Herriz herriko bilketa puntuak dagoeneko adostuta dituzte eta puntu horietan utz daitekeen plastikoa zein motatakoa izan behar den gogorarazi dute:

  • - Siloa estaltzeko erabiltzen den plastikoa.
  • - Belar bolatan erabiltzen den plastikoa.
  • - Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza.
  • - Negutegiko plastiko zuria.
  • - Sokak: zaku batean ondo bilduta ateratako dira eta ez plastikoarekin nahastuta; sokak bakarrik jasoko dituzte.

Jakinarazi dute plastikoa txukun ez badago, puntu horretan ez dela bilketarik egingo. Bestelako zaborrak pilatzen diren gune batzuk egon badaudela diote eta
aurrerantzean horrelakoak identifikatuz gero, nekazaritza erabilerako plastikoaren bilketa bertan behera geldituko da: "Saiatu gaitezen denok hau ondo kudeatzen, kontrolik gabeko zabortegiak sortu gabe".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak