Garapen Agentzian lanean jarraitzen dute Debagoieneko "ehun ekonomiko eta sozialaren zerbitzura, eta bereziki enpresa txiki eta ertainen, autonomoen eta merkatarien zerbitzura; baita lan-bitartekaritzaren eta orientazio eta enplegu zerbitzuen esparruan ere". Hori horrela, COVID-19aren ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko, zehaztu diren laguntza programekin eta neurriekin lotutako informazio guztia jasotzen dabiltza.
Zuzeneko arreta pertsonalizatua eskaintzen dute telefono bidez 943 79 30 90 zenbakira deituta eta honako helbide elektroniko hauetara idatzita:
- • Orokorra: garapen-agentzia@debagoiena.eus
- • Enpresa: enpresa@debagoiena.eus
- • Lan-orientazioa: orientatzailea@debagoiena.eus
- • Ekintzaileak: rgarcia@debagoiena.eus
- • Merkataritza: aitziber@debagoiena.eus
Turismo eta ostalaritza sektoreko enpresa eta establezimenduei dagokienez, arreta pertsonalizatua eskaintzen da 943 79 64 63 telefono zenbakira deituta eta turismo@debagoiena.eus helbidean.