Debagoieneko hiru ostatuk hartuko dituzte ezinbesteko zerbitzuetako langileak

Jone Olabarria 2020ko api. 4a, 19:44
Eskoriatzako Gorosarri landetxea kanpotik

Elgetako Eguskitza nekazal turismoa, Eskoriatzako Gorosarri landetxea eta Oñatiko Zumeltzegi dorre hotela dira hain zuzen ere Espainiako garraio eta mugikortasun ministerioak argitaratutako zerrendan ageri diren bailarako ostatuak. Baldintza bereziekin, ezinbesteko zerbitzuetan diharduten langileak hartuko dituzte.

Hemeretzi dira Gipuzkoa osoan ezinbesteko zerbitzuetan lanean ari diren beharginei ostatua emateko prest dauden hotel edo landetxeak. Horietako hiru daude hain zuzen ere Debagoienean; Elgetako Eguskitza nekazal turismoa, Eskoriatzako Gorosarri landetxea eta Oñatiko Zumeltzegi dorre hotela. Bada, koronabirusaren krisiak ezinbesteko egin dituen lanbidetako profesionalak hartuko dituzte ostatu hauek; hala nola, garraiolariak edo osasungitzako langileak.

Tarifa murriztua

Eskoriatzako Gorosarri landetxearen kasuan, ostiraletik eskaintzen dute zerbitzua eta oraindik langilerik hartu ez duten arren, pare bat kontsulta izan ditzutela azaldu dute: "Osasun langile batek eta linea elektrikoaren mantenimeduko profesional batek galdetu digute ea lekurik badugun, baina oraindik ez dugu erreserbarik izan". Tarifei dagokienez, gastuak kubritzeko moduko prezio bat ezarri dutela adierazi dute bertako arduradunek, inongo irabazi asmorik gabe. Beharginak abonatu beharko du kopuru hori, nahiz eta zenbait kasutan enpresak edo administrazioak dirua itzul diezaiokeen.

Neurriekin lanean

Gorosarri landetxeak bezala, boluntario aurkeztu zuen bere burua Elgetako Eguskitza nekazal turismoak. Hainbat kontsulta izan dituzte, gehienbat osasungitza arloko profesional eta erresidentzietako langileenak,  eta datorren astera begira erreserbaren bat izatea espero dutela azaldu dute. Higiene eta segurtasun neurriez galdetuta, aitortu dute ez dutela argibide berezirik jaso oraingoz: "eskularruak erabili, desinfekzio lanak egin, arropak ondo garbitu, maskarillekin lan egin eta segurtasun tartea mantenduko ditugu betiere. Oraingoz ez dugu agindu berezirik jaso, baina posible da lehen erreserbarekin batera zerbait esatea".

Oñatiko Zumeltzegi hotelaren kasuan ez dute oraingoz ez eskaerarik, ezta kontsultarik izan. Dena den behar duten langileak bertan hartzeko prest daudela adierazi dute: "Protokolo berezi bat abiarazi dugu koronabirusa dela eta; eraikina desinfektatu dugu eta neurri bereziak hartu ditugu. Hala ere eskaria egiten denetik pare bat egun behar ditugu dena martxan ondo jarri eta segurtasunezko zerbitzu bat eskaini ahal izateko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak