Bi hildako izan dira azken orduetan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Eneko Azurmendi 2020ko api. 4a, 18:01
Eskoriatzako Jose Arana egoitzan ez dago kasu positiborik, oraingoz.

Tolosako Iurreamendiko eta Zarauzko Santa Anako egoiliarrak ziren bi hildakoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eguneratutako datuen arabera. Lurraldean, guztira, gaitza zuten 28 egoiliar hil dira orain arte –horietatik bi Iturbideko egoiliarrak–.

Kutsatu kopuruari dagokionez, 37 kasu positibo berri atzeman dituzte lurraldeko egoitzetan, eta guztira 178 dira kutsatuta dauden egoiliarrak. Gurutza Gorrian, egun, 34 pertsona ari dira artatzen, eta bederatzi dira ospitaleratuta daudenak. Oraingoz, Gipuzkoako 14 egoitza kaltetu ditu gaitzak. Debagoienean, gaur-gaurkoz, Arrasateko Iturbide da koronabirus kasuak dituen bakarra.

Aldundiak laguntza teknikoak eta ekonomikoak eskaini dizkie Gipuzkoako egoitza baliabideetako erabiltzaileak aldi baterako etxera itzultzea eskatzen duten familiei. Hala, 7.000 lagun artatzen dituzten 240 zentroz osatutako saretik, 150 pertsonek eskatu dute etxera itzultzea, Eider Mendoza foru bozeramaileak azaldu duenez, "eta gehienak desgaitasuna duten pertsonen egoitzetan eta bizikidetza unitate txikietako egoiliarrak dira".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak