Espainiako Gobernuak apirilaren 26ra arte luzatuko du alarma egoera

Txomin Madina Milikua 2020ko api. 4a, 16:07

Pedro Sanchezek iragarri duenez, aurreikusitakoa baino bi aste gehiago luzatuko da egungo alarma egoera, eta ondorioz, baita herritarren konfinamendua ere. Martitzenean egingo duten Ministroen Kontseiluaren ostean, Kongresuaren onarpena lortu beharko du neurriak.

Martxoaren 15ean indarrean jarritako alarma egoera bigarren aldiz luzatuko dela adierazi du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak gaur arratsaldean egin duen agerraldian. Hala, apirilaren 12ra arte beharrean, apirilaren 26ra arte iraungo du alarma egoerak, eta ondorioz, baita konfinamenduak ere. Zehaztu du horrek ez duela esan gura ezinbestekoak ez diren lan jardueretako langileak etxean geratzeko dekretua ere luzatuko denik. Gauzak horrela, apirilaren 9tik aurrera bertan behera geratuko da dekretu hori eta Aste Santuaren ostean aurreko egoerara itzuliko da jarduera ekonomikoa.

Martitzenean egingo duten Ministroen Kontseiluaren ostean, Kongresuaren onarpena lortu beharko du alarma egoera luzatzeko neurriak.

Azken hiru asteotan indarrean egon den alarma egoerak fruituak eman dituela esan du Sanchezek, baina gaineratu du luzapena beharrezkoa dela osasun sistema errekuperatu dadin. Esan du, era berean, herritarrak ezin direla erlaxatu, "indarrak gutxituta daudenez", egoerak berriz ere okerrera egiten badu  hasierara itzultzea baino okerragoa izan daitekeelako.

Luzapen gehiago

Alarma egoera bera apirilaren 26ra arte baino gehiago luzatuko dela ere aurreratu du, baina ez dela oraingoaren berdina izango, "trantsizio prozesu" bat baizik. Hainbat diziplinatako profesionalez osatutako talde bat berreskuratze soziala eta ekonomikoa gauzatzeko plan bat garatzen dabilela ere zehaztu du Espainiako presidenteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak