Beste hemezortzi positibo eta lau hildako Gipuzkoako adinekoen egoitzatan

Mirari Altube Arrese 2020ko api. 2a, 18:36
Argazkia: Sabine van Erp.

Gipuzkoako egoitzetan jasotako azken datuen berri eman du Eider Mendoza foru bozeramaileak. Hemezortzi dira gaur positibo eman dutenak, eta lau egoiliar zendu dira; Beasaingo Arangoitin, Irungo Caser Residencial Anakan, eta bi, Tolosako Iurramendin.

Guztira, hamabi dira kasu positiboren bat antzeman duten egoitzak, hemezortzi hildako pertsonak eta 135 kasu positibo izan dira Gipuzkoako egoitza sarean. Gurutze Gorrira 25 pertsona eraman dira eta 10 ospitaleratuta daude.

Aterpetxeak, bazterketa egoera larrian daudenendako

Era berean, Mendozak jakinarazi du aterpetxeak erabiltzea planteatzen duela Aldundiak "egungo zein etorkizuneko beharrei erantzuteko". Hala, Hondarribiko eta Orioko aterpetxeez gain, Zarauzko zentroa ere bideratuko dute bizitegi bazterketa egoera larrian dauden pertsonen arretarako.  Zarauzko aterpetxeak 30 pertsonendako lekua du, eta dagoeneko hamar lagun eraman dituztela bertara jakinarazi du; Hondarribikoak, ostera, 25 plaza ditu eta Oriokoak 20. "Udalekin, hirugarren sektoreko eragileekin eta Osakidetzarekin lankidetza estuan jarraitzen dugu pertsona horiei behar duten arreta eskaintzeko, osasun krisi honen ondorioz bizi dugun errealitatearen aurrean, egoera zaurgarrian daudenak", azpimarratu du foru bozeramaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak