Zerbitzu turistikoetako autonomo eta enpresa txikiendako laguntzak iragarri ditu Aldundiak

Mirari Altube Arrese 2020ko api. 1a, 14:32

Gipuzkoako Foru Aldundiak 100.000 euroko zuzkidura duen diru-laguntza lerro berri bat onartuko du zerbitzu turistikoen sektoreko autonomoei eta enpresa txikiei bideratuta, Covid-19ak sortutako kalte ekonomikoei aurre egin diezaieten.

Horren bidez, turismo negozio berriak bultzatzeko programa berrituko du Aldundiak, eta turismo ekimen txikien egitura eta zirkulatzaile gastuak ordaintzen laguntzea da asmoa. Zenbatekoari dagokionez, gehienez 2.000 euro emango ditu enpresa bakoitzeko, autonomoa bada eta bere kargura langilerik ez badu; gehienez 3.500 euro, enpresak 2 edo 3 langile baditu, eta gehienez 5.000 euro, enpresak 4 langile edo gehiago baditu.

Deialdiaren informazioa Aldundiaren diru-laguntzen atarian egongo da eskuragarri. Eskabideak, gainerako agiriekin batera, Internet bidez aurkeztu beharko dira, foru erakundearen egoitza elektronikoaren bidez –horretarako eskuragarri dagoen inprimaki espezifikoa beteta–. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 1ean bukatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak