Sendagaiak etxean jasotzeko zerbitzua egongo da

Amaia Aranegi 2020ko mar. 31a, 20:21

Osasun-zentroetan nahiz farmazietan pertsonen pilaketa saihesteko eta farmaziara joan gabe sendagaiak eskura izateko, hainbat neurri hartu ditu Osasun Saileko Farmazia Zuzendaritzak eta Osakidetzak.

Ospitaleetako farmazia-zerbitzuetatik eta farmaziatik,  bi hilabetetarako arrisku handieneko eta ahuleneko pertsonei botikak etxean emateko sistema bat antolatu dute. Etxez etxeko entrega-prozesu osoa garatzeko, Foru Aldundiekin, Farmazialarien Elkargo Ofizialekin eta farmaziekin, boluntariotza-sarearekin eta farmazia-banaketarekin ari dira elkarlanean.

Premia larriko kasuetan, biztanleek medikazio-premiarekin lotutako eskaerak modu ordenatuan egin ahal izan ditzaten, lan-protokolo bat ezarri dute Eusko Jaurlaritzako herritarrentzako arreta-zerbitzuarekin, eta 012 Zuzenean arreta-telefonoa jarri dute herritarren eskura. Bertan, sendagaiak lortzeko eman beharreko urratsen inguruko informazioa emango da. Informazio gehiago hemen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak