Debagoienean erreferentziazko lau anbulatorio izendatu dituzte. Arrasatekoaz gain, sintomak dituzten pertsona helduak artatzeko beste hiru osasun zentro zehaztu dituzte: Aretxabaletako, Bergarakoa eta Oñatikoa. Hala ere, aurrez esandako moduan, arnas sintomak izanez gero, herritarrek ohiko anbulatoriora deitu behar dute lehenengo.