Koronabirusak Debagoienean utzitako azken datuak

Maialen Regueiro 2020ko mar. 30a, 17:57

Guztira, 8.225 herritarrek eman dute positibo koronabirusaren proban Euskal Herrian, 400 hil dira eta 1.807 herritarrei eman diete alta. Debagoienera etorrita, 129 dira koronabirusaren proban positibo eman dutenak eta horietatik 28 Debagoieneko Ospitalean daude.

Debagoieneko positiboak, egunez egun

Martxoaren 19an hasi zen Osakidetza Euskal Herriko positiboen herriz herriko datuak helarazten. Gauzak horrela, martxoaren 19an, 27 positibo zeuden Debagoienean eta egun, martxoaren 30ean, 129 kutsatutako herritarrak.

Debagoieneko Ospitalaren egoera

Debagoienean positiboak areagotzen joan diren heinean, Debagoieneko Ospitalean dauden ospitaleratu kopurua ere aregoatu egin da. Baina kasu honetan, ospitalean ematen diren altak ere oso garrantzitsuak dira eta gaur esate baterako, COVID-19a gaindituta, 88 urte gizonezko bati eman diote alta Debagoieneko Ospitalean.

Positiboak, Arrasaten

Arrasaten 66 herritarrek eman dute positibo koronabirusaren proban eta gaur-gaurkoz kasu gehien dituen Debagoieneko herria da. Azken orduetan gainera, 11 kasu gehiago zenbatu dira.

Positiboak, Aretxabaletan

Gipuzkoa mailan, koronabirusaren proban positibo eman zuen lehena, Aretxabaletako neska gazte bat izan zen eta gaur egun, 18 dira birusa duten herritarrak.

Positiboak, Bergaran

Bergaran 17 dira koronabirusaren proban positibo eman dutenak. Azken egunetako datuak erreparatuz, martxoaren 28tik 29ra gertatu dira kasu berri gehienak, 12 kasutik 16ra, alegia.

Positiboak, Oñatin

Oñatin 18 dira birusagatik kutsatuta dauden herritarrak. Azken astetan gainera, bi oñatiar hil dira koronabirusagatik.

Positiboak, Eskoriatzan

Eskoriatzan 10 koronabirus kasu baino gutxiago daude gaur egun, 7 alegia. Azken hiru egunetan gainera, zifra horri eutsi egin diote.

Antzuola eta Aramaioko kasuak

Antzuolan bi dira koronabirusaren proban positibo eman dutenak eta kasu bakarra dago Aramaion. Antzuolan martxoaren 26an, zenbatu zen bigarren positiboa eta azken egunetan zifrari eutsi diote. Aramaion berriz, duela hamar egun baieztatu zen herriko kasu bakarra eta momentuz ez dago positibo berririk.

Elgeta eta Leintz Gatzaga

Elgetan zein Leintz Gatzagan ez dago momentuz koronabirusaren proban positibo eman duen herritarrik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak