Jabier Egiak hamabost egun pasatu ditu ospitalean COVID-19 gaitzarekin, eta gaur, martxoak 30, alta eman diote. Hunkituta agertu da ospitaletik irten denean eta txalo artean agurtu dute.
Gasteiz alboan bizi da 88 urte dituen Egia, emaztearekin batera, eta orain dela bi aste inguru gaixotu zen. Positibo eman ondoren, Txagorritxu ospitalean pasatu zuen astebete, eta handik gero, Debagoieneko ospitalera ekarri zuten. Gaur, pozik eta hunkituta agertu da ospitaleko atean semea alboan zuela, gaitzari agur esan diolako.
Iñaki Peña medikuak adierazi du beste bost laguni ere eman diotela alta gaur Debagoieneko ospitalean, eta dagoeneko, guztira, hamabi lagun bidali dituztela etxera, osatuta.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak