Osakidetzak baieztatutako kasuak, guztira, 6.057 dira gaur gaurkoz, eta horietatik 1.966 ospitalizatuta daude. Positibo berriek behera egin badute ere, datozen egunetako datuei itxaron beharko zaie, tendentzia mantentzen den ikusteko.
Kasu berriak gutxitu badira ere, 32 hildako egon dira azken orduetan, orain arteko bigarren zifra altuena da. Hala, COVID-19 gaitzak hildako pertsonen kopurua 297ra igo da. Bestalde, gaurko agerraldiko galderen tartean, Murgak azpimarratu du EAEko osasun sistema ez dagoela kolapsatuta.
Bizkaian 2.937 baieztatutako kasu daude, horietatik 133 positibo berriak dira eta 1.233 lagun daude ospitalean. Araban 2.049 positibo zenbatu dituzte guztira, horietatik 102 kasu berriak dira eta 376 pertsona ospitalean daude. Azkenik, Gipuzkoan 1.071 kasu positibo daude guztira, horietatik 54 positibo berriak dira. Gainera, Gipuzkoan, 357 gaixo daude ospitalean, horietatik 28 Arrasateko ospitalean. Ospitaleko altak Arrasaten lau izan ziren, EAEn guztira 122.
Horretaz gain, koronabirusaren krisia hasi zenetik, guztiz osatutako eta ospitalean alta emandako pertsonen batura 1.646 da.
Datuak herriz herri
Herriak | Positiboak |
Arrasate | 66 |
Aretxabaleta | 18 |
Oñati | 18 |
Bergara | 17 |
Eskoriatza | 7 |
Antzuola | 2 |
Aramaio | 1 |
EAEn kutsatutakoak adin tarteka
Adina | Positiboak |
0-9 | 19 |
10-19 | 38 |
20-29 | 278 |
30-39 | 563 |
40-49 | 913 |
50-59 | 1141 |
60-69 | 1066 |
70-79 | 984 |
80-89 | 748 |
90 urte edo gehiago | 299 |
Osakidetzako informazio buletina osorik ikus dezakezu hemen.
COVID-19.eus
Nekane Murga sailburuak gogorarazi du COVID-19.eus aplikazioa eskuragarri dagoela Android zein iOS gailuetan, eta hori deskargatzeko gonbidapena egin die herritarrei, bereziki sintomak dituztenei. Esan du, modu horretan birusaren egoera gertuagotik ezagutzeko aukera izango dutela.
Aplikazioak, hala ere, ez du oso harrera ona izan erabiltzaileen artean eta hainbat kritika jaso ditu bai sare sozialetan eta baita deskarga guneetan ere. "Ulertzeko zaila da", "balio gabekoa" edota "ez da batere intuitiboa" bezalako mezuak irakurri daitezke.